Gasteizko Santa Maria katedralera bisitak

DBH 2. mailako ikasleok Gasteizko Santa Maria katedrala bisitatzen arituko gara hurrengo egunotan.

Historiako ikasgaian, Erdi Aroko unitatean, hirigintza zein artea aztergai izan ditugu. Gure hiriko katedrala adibide paregabea da ezagutza horiek barneratzeko. Gozatu!

Esteka honetan igoko ditugu bisitetako argazki gehiago: klikatu hemen.

Arkitekturarekin lotutako lanbideak ezagutzen

Pasa den astean, 1. eta 2. Batxilergoko Marrazketa Teknikoko ikasleek Nondik arkitektura estudioa eta Ensanche 21 bulegoa bisitatu zituzten.
Hezkuntza espazioekin lan egiten duten arkitektura estudioan bulegoa eta beraien lan egiteko modua ezagutu zuten, proiektu ezberdinen diseinu fase ezberdinak ezagutuz.

Ensanche 21-eko kideek (Gasteizko udaletxeko arkitektoek) Zaramaga auzoan burutzen ari diren berroneratzea azaldu zieten, eraikinen jasangarritasuna eta irisgarritasunean nola lan egiten ari diren ezagutu eta birgaituko dituzten eraikinetako batzuk bisitatu zituzten.

Ikasleentzako bisitak oso aberasgarriak eta baliagarriak izan ziren.