Zabalgana BHI Gasteizko Zabalgana auzoan kokatutako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. 2016ko irailean hasi zuen bere ibilbidea, eta ordutik etengabe hazi eta garatu da, auzoarekin eta hezkuntza-komunitatearekin batera.
Gure hezkuntza-proiektuaren oinarrian ikasleen garapen integrala, kalitatezko hezkuntza publikoa eta hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzea daude.
Zabalgana BHI honako ezaugarri hauek dituen ikastetxea da:
- Euskalduna, euskara ikaskuntzaren eta komunikazioaren ardatz izanik.
- Parte-hartzailea, demokratikoa eta plurala, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa sustatzen duena.
- Akonfesionala eta irekia, pertsona guztien askatasuna eta aniztasuna errespetatzen dituena.
- Inguruan errotua, Zabalgana auzoarekin eta inguruko eragileekin elkarlanean aritzen dena.
- Inklusiboa, ikasleen aniztasunari erantzun egokia emateko konpromisoa duena.
- Hezkidetzailea, berdintasuna, errespetua eta diskriminaziorik gabeko bizikidetza sustatzen dituena.
Zuzendaritza taldea:
- ZUZENDARIA: Yolanda Sáez de Ibarra
- ZUZENDARIONDOKOA: Ane Urkiola
- IKASKETABURUA: Sergio Olivera
- IKASKETABURUONDOKOA: Ainhoa Amasorrain
- IDAZKARIA: Aritz Taberna
