ARRAZAKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoak 21ean, Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko DBH 1I eta DBH 1H taldeko ikasleek Komunitaterako Proiektuan egindakoaren argazkiak erakusten dizkizuegu. Photocall bat prestatu zuten eta triptikoak eta txapak ere egin zituzten. Ondoren, Zabalgana auzoko Pablo eta Zuri kale hezitzaileek antolatutako ekintzan parte hartu zuten. Ekimen ederra benetan!

IRABAZLEAK ITXAROPENA LEHIAKETA

Komunitaterako Proiektuaren barruan, Zabalgana BHIko DBH 1E gelako hiru ikaslek ITXAROPENA elkarteak antolatutako “Ponte en mis ojos” lehiaketa irabazi dute haur eta gazteen kategorian.

Ikusmen urritasunen bat duen pertsona batek ikastetxeko eskailerak jaisterakoan izan ditzakeen zailtasuna bistaratu dute argazki baten bidez. ZORIONAK!!