ZABALGANAKO ZIENTZIA AZOKA!

Klasean egindako lan bat aurkeztuko zenuke? Gustuko duzun gai bati buruzko aurkezpen bat partekatuko zenuke? Maketa bat eraikitzeko eta aurkezteko prest zaude? Esperimentu bat garatzea eta aurkeztea gustatuko litzaizuke?

Zientzia gaiak gustuko badituzu, animatu eta sortu zure txokoa Zabalganako Zientzia Azokan!!

Zientzia txokoen lehiaketa 🧑‍🔬🪐🐝🧪2 kategoria , 2 sari eta sorpresa asko!!!

Lehiaketaren oinarriak dokumentu honetan dituzue.

ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!

Gasteizko Santa Maria katedralera bisitak

DBH 2. mailako ikasleok Gasteizko Santa Maria katedrala bisitatzen arituko gara hurrengo egunotan.

Historiako ikasgaian, Erdi Aroko unitatean, hirigintza zein artea aztergai izan ditugu. Gure hiriko katedrala adibide paregabea da ezagutza horiek barneratzeko. Gozatu!

Esteka honetan igoko ditugu bisitetako argazki gehiago: klikatu hemen.