DBH 1eko Antzerki Tailerra hautazko ikasgaian, Gaztelania eta Literaturako departamenduaren eskutik, azken hilabeteetan Louisa May Alcott-en “Mujercitas” eleberriaren antzerkirako egokitzapena landu dugu.
Proiektu honetan, ikasleek testu literarioaren ulermena, eszenaratzea, ahotsa, mugimendua eta talde-lana bezalako gaitasunak garatu dituzte, eta ilusio handiz prestatu dute azken emanaldia.
Emanaldia: GAUR astelehenean, ekainaren 9an
Ordua: 18:00etan
Lekua: Zabalgana gizarte etxeko areto nagusian
Zuen presentziak ilusio berezia egingo lieke.
Eskerrik asko eta ongi etorriak izango zarete!

