Hurrengo larunbatean martxoak 8 da, eta hezkidetza tailerrean, bideo bat sortu dugu DBH1.mailako ikasleekin batera.
Gehiago irakurriFIRST LEGO LEAGUE: Zabalganako ikasleek 2. saria Robotaren Diseinuan lortu dute! Otsailaren 22an, 16. FIRST LEGO League Araban, gure ikasleek lan bikaina egin zuten, eta Robotaren Diseinuaren 2. saria eskuratu zuten! Zorionak taldeari egindako ahaleginagatik eta sormenagatik! https://www.innobasque.eus/educacion-steam/first-lego-league-euskadi/
Gehiago irakurriAste honetan eta hurrengoan, DBH 2. mailako ikasleek Santa Maria katedrala bisitatuko dute. Batzuek bertan egon dira dagoeneko. Estilo gotikoa zuzenean ikusteko aukera izateaz gain, Erdi Aroko Gasteiz hiriaren jatorria hobeto ezagutzeko aukera ere bada (jatorrizko herrixka, lehen harresia, zabalgunea eta oinplano gremiala, etab.). Primerako ekintza! – Geografia eta Historia Mintegia-
Gehiago irakurriEgun hauetan, Musika hautazkoko DBH3 eta DBH4ko ikasleak Jesus Guridi Kontserbatoriora joan dira “Musika eta Teknologia” eta “GutaRock” kontzertu pedagogikoez gozatzera. Bertan Tresna digitalak musika sortzeko nola erabiltzen diren eta Rockaren historiarekin lotutako jakintzak landu dira. https://www.zabalganabhi.eus/wp-content/uploads/2025/02/VID_20250212_121549.mp4
Gehiago irakurri