Espero dugu uda ederra pasatzen ari zaretela eta ikasturte berriari gogoz ekiteko indarrak berritzen ari zaretela.
Jakinarazi nahi dizuegu 2026-2027 ikasturteko aurkezpena Irailaren 7an egingo dela institutuan.
Albiste honekin batera doan irudian talde bakoitzaren aurkezpen-ordutegia kontsulta dezakezue.

Egun horretan ongietorria emango dizuegu, zuen tutoreak ezagutuko dituzue, ikasturteari hasiera emateko beharrezko informazioa jasoko duzue eta izan ditzakezuen zalantzak argitzeko aukera izango duzue.
Antolaketa errazteko, minutu batzuk lehenago etortzea gomendatzen dizuegu.
Irrikaz gaude berriro zuekin elkartzeko eta ikasturte berri honi elkarrekin ekiteko!
Ondo pasa uda eta irailera arte!
