Maiatzaren 15etik 25era Euskaraldian murgilduta ibili gara ikastetxean: helburua euskararen erabilera handitzea izanik, taldean, elkarrekin, gure hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa egin dugu.
Aurtengo lema “elkar mugituz egingo dugu” izan da: ingurukoei euskaraz eginda, ondokoak ere euskara gehiago egitera bultzatu nahi izan ditugu. Egin, eragin, mugitu, bultza… euskara, euskarari, euskaratik, euskaraz!
Euskara Batzordeko kideek ekimenerako propio diseinatu dituzte txapak, eta horiek soinean ibili gara 11 egunez. Mila esker denei zuen sormen, ahalegin eta konpromisoagatik!
Euskarak 11 egun ez, 365 egun behar ditu. Beraz, jarrai dezagun euskarari bide ematen, eta euskararekin bidea egiten!






