2. Ebaluazioan murgilduta

Dagoeneko 2. ebaluazioan murgilduta gaude eta DBH eta Batxilergoko errekuperazioak aste honetan zehar izaten ari dira. Gainera, HEDATZEko 2. ebaluazioko tailerretarako izen ematea ostiral honetan (abenduaren 15ean) amaituko da eta datorren astean hasiko dira HEDATZE saioak: Animo eta eutsi goiari oporren aurreko azken bi aste hauetan!

Gehiago irakurri

LEGO tailerra eta zaintza lanak

Azaroaren 20, 22 eta 24an, Habilitas Creative Playk zenbait saio egin zituen DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin, azaroaren 30eko greba feministari begira egin beharreko zaintza-lanei buruzko hausnarketa egiteko.  Zabalganako Guraso Elkarteak (mendibea guraso elkartea) antolatutako jarduera honetan, Legoren materiala erabiliz, gazteek hausnartu ahal izan zuten zer diren zainketa-lanak, zer garrantzi duten egunerokoan eta nork…

Gehiago irakurri

Badator Euskararen Eguna!

Laster iritsiko da abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Euskara Batzordeak egitarau berezia prestatu du egun hori ospatzeko: Euskara Hamabostaldia. Zer egingo dugun? Maila bakoitzean ekintza bat eta abenduaren 1ean guztiok elkarrekin egiteko kahoot-a. Hemetxe duzue egitaraua. Zuen gustukoa izatea espero dugu! Euskara, jalgi hadi plazara!

Gehiago irakurri