Asteazkenean, abenduaren 13an, Zabalgana BHIko euskara batzordeko ikasleak Oihanederrera joan ziren Gasteizko beste ikastetxeetako euskara batzordeko ikasleekin batera euskararen egoeraren inguruan hasunartzera. Kike Amonarriz ere gerturatu zen ikasleekin solasaldia izatera eta umore puntua jarri zion goizari. Primeran aritu ziren! Euskara Batzordea, Zabalgana BHI.
Gehiago irakurriDagoeneko 2. ebaluazioan murgilduta gaude eta DBH eta Batxilergoko errekuperazioak aste honetan zehar izaten ari dira. Gainera, HEDATZEko 2. ebaluazioko tailerretarako izen ematea ostiral honetan (abenduaren 15ean) amaituko da eta datorren astean hasiko dira HEDATZE saioak: Animo eta eutsi goiari oporren aurreko azken bi aste hauetan!
Gehiago irakurriOstiral honetan (abenduaren 1ean) amaituko da VIVA Proiektuan (Osakidetzako Loaren Unitate Funtzionalak sustatua) izena emateko epea. Proiektu honek loguraren eragina aztertu nahi du nerabeen errendimendu akademikoan.2. edo 3. DBH-n dauden ikasle bolondresak behar ditugu. ANIMATU ZAITEZ! EMAN ZURE IZENA hurrengo galdetegian!
Gehiago irakurriAzaroaren 20, 22 eta 24an, Habilitas Creative Playk zenbait saio egin zituen DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin, azaroaren 30eko greba feministari begira egin beharreko zaintza-lanei buruzko hausnarketa egiteko. Zabalganako Guraso Elkarteak (mendibea guraso elkartea) antolatutako jarduera honetan, Legoren materiala erabiliz, gazteek hausnartu ahal izan zuten zer diren zainketa-lanak, zer garrantzi duten egunerokoan eta nork…
Gehiago irakurri