Azaroaren 25a Zabalganan

Bihar Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, Institutoan hainbat ekintza antolatu dira. Batxilergoko 1. mailako Gatazkak irakasgaian, ikasleek egoera erreal batean oinarritutako spot hau grabatu dute: Eta Hezkidetza Batzordeak HEDATZErako prestatutako tailerrean parte hartu duten ikasleek Institutuko sarreran, Euskal Herrian indarkeria matxistak erahil dituen emakumeen oroigarri hau eraiki…

Gehiago irakurri

VIVA proiekturako bolondres bila

LOGURAREN ERAGINA NERABEEN ERRENDIMENDU AKADEMIKOAN Zabalgana BHIk VIVA Proiektuan parte hartuko du! INFORMAZIO-GUTUNA AURKEZPENA Nork sustatuta? Osakidetzako Loaren Unitate Funtzionalak Ikertzaile nagusia: CARLOS EGEA doktorea Nori zuzendua? DBH 2. eta 3. mailako ikasle guztiei Zer behar da proiektua aurrera ateratzeko? Bolondresak behar dira! ANIMATU ZAITEZ! EMAN ZURE IZENA hurrengo galdetegiaren bitartez!

Gehiago irakurri

Gazara diru bidalketa

Batxilergoko 2. mailako ikasleek joan den urtean “Neu be banabil” azokan bildutako 500€-ak Paz con Dignidad GKEra bideratzea erabaki dute (SOSGaza), Guraso Elkartearen oniritziarekin. Azken ekarpen batzuk ere eman direnez, 650€ bidali ditugu. Era honetan, Zabalganatik 1.664€ bidali ditugu. Zorionak!!

Gehiago irakurri