ZABALGANAN ERE GAU BELTZA OSPATUKO DUGU!

Asko entzuten da gaur egun Halloweeni buruz eta ahaztu egiten zaigu hemen ere badugula ospatzeko zerbait. Gau Beltza Euskal Herrian betidanik ospatu den ospakizuna da. Zer dakigu honi buruz?


Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideak… oroitzen dituen ospakizun hau 1921. urtean hasi zen ofizialki egiten. Hala ere, antzinagoko errituetatik zetorren ohitura da.


Gau Beltzean, Halloweenen bezalaxe, kalabazak husten dira, baita kale bazterrean kandela baten argitan jarri ere. Hala ere, mozorroak eta jantziak guztiz desberdinak dira. Adibidez, Gau Beltzean trapu eta izarekin mozorrotzen gara. Hau da, etxean topa ditzakegun gauzekin. Aldiz, Halloweenen gehiena erosi egiten da.

Antzinean ez ziren gozokiak ematen, baina denborarekin gazteentzako erakargarriagoa izateko ohitura berriak hartzen hasi ziren.


Aurten, ohitura zahar horiek berreskuratu nahi ditugu Zabalganan. Horretarako, zuen laguntza behar dugu. Beraz, animatu parte hartzera gure mozorro lehiaketan. Hartu etxean dituzuen materialak eta mozorrotu gurekin urriaren 29an!

 

Eman izena hemen

Related posts