Zientzia Azoka 2024

Ostegun honetan institutuko hall-a zientziaz eta sormenaz beterik izan dugu! 17 ikasle taldek haien txoko zientifikoak aurkeztu dituzte eta esperimentu ikusgarriak egin eta ikerketa lan interesgarriak azaldu dizkigute. Eskerrik asko zuen konpromisuagatik, lan bikaina egin duzue! 

Ostiralean sari banaketa izan dugu, hona hemen irabazleak:

A kategorian (DBH1-2, ZIG Gela): 

1.SARIA: DBH1eko Itsasne Gonzalez, Uxue Matias, Carlos Herrera eta Izaro Garcia, “Arkatz hegalaria” proiektuarekin.

2.SARIA: DBH1eko Melinda Sabino, Keyla Mata, Janire Lujambio, Denis Gabriel Calancia eta Idaira Sabino, “Izotz beroa” proiektuarekin.

B kategorian (DBH3-4, Batxilergoa)

1.SARIA: 2.Batxilergoko Andrea Redondo, Nor Aliman, Sara Belmaqrout eta Rabia Qaiser, “Zilarrezko ispilua” proiektuarekin.

2.SARIA: DBH4.mailako Nerea Araceli Garcete eta Nahia Mojon, “Sumendia” proiektuarekin. 

ZORIONAK GUZTIOI!!

Egun horretako argazki batzuk topatuko dituzue esteka honetan.