Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna bertan daukagu eta horren harira, Hezkidetza Batzordetik kartel lehiaketa antolatuko dugu. 

Marrazketa gustatzen bazaizu, animatu zaitez parte hartzera! 

Zein baldintza bete behar du kartelak?

  • Emakumearen nazioarteko egunarekin erlazionatutako marrazki libre bat izatea.
  • Emakumeen eskubideak, guztion askatasuna. Dena dugu egiteke!” leloa eramatea.
  • Tamaina: DIN A3 edo A4. *Orriak behar badituzue, bidali mezua hezkidetza@zabalganabhi.net -era eta eskatu.

Noiz eta nola entregatuko da?

  • Noiz: entregatzeko azken eguna otsailaren 26a.
  • Nola: Irakasle gelan kartela uzteko kaxa bat egongo da. Eskatu zaintzan dagoen irakasleari bertan dauden sobre bat emateko, bertan sartu eta zuen izen-abizenak idatzi sobrean. Irakasleari eman kaxan utz dezan. 

Zer baloratuko da?

  • Estetika
  • Teknika eta materialak
  • Koloreen erabilera
  • Gaiarekin lortura
  • Sormena eta originaltasuna

SARIA

Irabazleak 30 €-ko bale bat lortuko du Elkar liburu-dendan erabiltzeko.

“Emakumeen eskubideak, guztion askatasuna. Dena dugu egiteke!”

Related posts