DIXIT TXAPELKETA

Inoiz ez da berandu irudimena eta adimena lantzeko. Asmo horrekin, Zabalganako BHIko Liburutegitik proposatzen dizuegu denbora pixka bat eman dezazuela ahalmen horiek indartzen (ez baitira beti behar bezala baloratzen) Dixit izeneko jolas batekin.

Aste honetan zehar, institutuko ikasleak liburutegitik pasako dira partida batzuk jolastera, eta datorren astean finala jolastuko da. Bertan, 1. eta 2. zikloko irabazleek Dixit bat jasoko dute sari gisa, nahi duten tokian jokatzen jarraitzeko.

Jolasa eta bere arauak ezagutzen ez dituztenentzat, liburutegiko taldeak sortutako bi bideo uzten dizkizuegu hemen. Animatu zuen etxeetan jolasten jarraitzera!