ARRAZAKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoak 21ean, Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko DBH 1I eta DBH 1H taldeko ikasleek Komunitaterako Proiektuan egindakoaren argazkiak erakusten dizkizuegu. Photocall bat prestatu zuten eta triptikoak eta txapak ere egin zituzten. Ondoren, Zabalgana auzoko Pablo eta Zuri kale hezitzaileek antolatutako ekintzan parte hartu zuten. Ekimen ederra benetan!