JAPONIAR TAILERRA (HEDATZE)

Hona HEDATZE barruan otsailean antolatu den Japoniar Tailerrean egindako jarduerak:

“SHODO” edo japoniar kaligrafia (Japoniatik ekarritako arroz-paperean, tinta bereziarekin “kanji” sinboloak margotu genituen); “ONIGIRI”ak (arroz-bolak) eta miso zopa (algekin) sukaldatu genituen; Tearen Zeremonia egin genuen: te berdea edo “MATCHA” edan eta “MOCHI”ak jan genituen; “ORIGAMI” edo parpiroflexia ikasi genuen: kurriloak egin genituen.

Primeran pasatu dugu! Hona argazki batzuk: