GASTEIZTXO DBH 2

Joan den ostiralean, urtarrilak 13, DBH 2A taldeko ikasleak GASTEIZTXOko PRENTSA-TAILERRA egitera joan ginen. 

Goiza, Diario de Noticias egunkaria bisitatzen pasatu ondoren, kalera atera ginen jendea elkarrizketatzera. Ostean, Alde Zaharreko Montermoso Euskararen Etxera joan ginen eta bertan, gutako batzuk Zapateneo elkarteko kide batekin bideo-dei bat egiten genuen bitartean, beste batzuk albiste desberdinak idazten egon ziren.

Oso dibertigarria izan zen egunkari bat nola maketatzen den ikastea eta egun batez gu geu ere kazetari lanetan aritzea.

Eta egunkarian atera ginen!

https://www.noticiasdealava.eus/gasteiz/2023/01/13/alumnos-dbh-20a-zabalgana-han-6344142.html