ABENDUKO JAIA

Gabonetako oporrak hartu ditugu gaur!

Urtero bezala, jai ederra antolatu dugu Zabalgana BHIn!

Hasteko, institutuko ikasleak HERRI KIROLETAN aritu dira. Batxilergo 1. mailako ikasleek DBH 1. eta 2. mailako ikasleei zenbait herri kirol irakatsi dizkiete (lastoa, txingak, lokotsak, toka, palanka, sokatira, giza-proba, boloak…). Taldeen arteko lehiaketa sutsua egon da!

Ondoren, DANTZA EKITALDI batetaz gozatu dugu. DBH 4. mailako Musikako ikasleek “Munduko ondarea dantzatzen” ikuskizuna prestatu dute, non eskolako maila desberdinetako ikasleek dantzatu izan duten. Zelako artistak!

Bukatzeko, Zereginen Ikaskuntzarako Gelako ikasleek GAZTAIN ERREAK prestatu dituzte! Goxo-goxoak!

Ah! Eta irakasleen eta ikasleen arteko baloi errea partidua ere egon da! Ezetz asmatu nor izan den irabazlea!

MILA ESKER ikasle eta irakasle guztiei, primeran pasatu dugu!

OPOR ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!

ARGAZKIAK HERRI KIROLAK

ARGAZKIAK DANTZA EKITALDIA

ARGAZKIAK GAZTAIN ERREAK