EGUZKIGRAFIA TAILERRA

ZER DA EGUZKIGRAFIA? Argazkilaritzaren bitartez eguzkiaren ibilbidea aztertzea.

HAUSPOAko tailer honetan, ikasleek kamera beltz batzuk sortu dituzte institutuko leku desberdinetan kokatuz. Kamerak bertan ezarrita egon dira sei hilabetez (abendutik ekainera), kamera beltz barruko argazki paperean eguzkiaren ibilbidea grabatu dutelarik.

Irudietan ikus daitekenez, eguzkia abenduan nahiko baxu dago eta egunak aurrera doazen heinean eta udara gerturatuz, eguzkia igotzen doa. Interesgarria!