TOP@DIPC

Zabalgana BHIko DBH 4. eta Batxilergo 1. mailako hiru ikasle Donostiara joan dira TOP@DIPC jardunaldietara.

Gure ikaslea den Ibai Castañosek egindako galdera interesgarriena izanagatik, aukera eman diote Albert Fert (Fisikako Nobel Saria 2007), María Martinón (Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana-ren zuzendaria) eta María Vallet-Regí (Rey Jaime I de Investigación Básica Saria 2018) zientzialariekin hitz egiteko.

“Nola bidaiatu dezake fotoi batek espazioan aldi berean denboran bidaiatu gabe?”

ZORIONAK Ibai!

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/pregunta-examen-nobel-20220326204558-nt.html

Donostia International Physics Centerrek Top@DIPC – Zientziarekin Solasean topaketen edizio berri bat antolatu du Eureka! Donostiako Zientzia Museoa. Jardunaldi honetan, Euskal Herriko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek aukera izan dute Nobel sariekin eta lehen mailako zientziako ordezkariekin hitz egiteko, Pedro Miguel Etxenikek moderatutako topaketa batean.