Bihar, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Zabalgana BHIko Zientzia Batzordeak emakume zientzialariak gonbidatu ditu DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin solasaldi bat izan dezaten. Aurten, NAIARA LARTITEGI (Farmazia) eta JUNCAL ALONSO (Biokimika) zientzialariak etorri dira eta primeran aritu gara elkarrekin, eskerrik asko! Mila esker ere antolatzaileei! Gora emakume zientzialariak!
Gehiago irakurriOraingoan, Matematikako Olinpiadak izan dira! Ostiralean, urtarrilak 20, Matematikako Olinpiadak egin ziren Leioan eta Zabalgana BHIko AIMAR QUEREJAZU, NOR ALIMAN BEN KACEM, GARAZI FDZ. DE LA PEÑA, AHIKAR GALLEGO, DAVID MOLES eta ANDREA REDONDO ikasleek parte hartu zuen. Aupa zuek eta ZORTE ON!
Gehiago irakurriJoan den ostiralean, urtarrilak 13, DBH 2A taldeko ikasleak GASTEIZTXOko PRENTSA-TAILERRA egitera joan ginen. Goiza, Diario de Noticias egunkaria bisitatzen pasatu ondoren, kalera atera ginen jendea elkarrizketatzera. Ostean, Alde Zaharreko Montermoso Euskararen Etxera joan ginen eta bertan, gutako batzuk Zapateneo elkarteko kide batekin bideo-dei bat egiten genuen bitartean, beste batzuk albiste desberdinak idazten egon ziren.…
Gehiago irakurriOstiralean, urtarrilak 13, Fisikako Olinpiadak egin ziren Bizkaia eta Gipuzkoan. Erkidegoko 1. eta 2. Batxilergoko 50 ikasle joan ziren. Zabalgana ikastetxetik AIMAR QUEREJAZU ikasleak parte hartu zuen. Aupa Aimar! Bigarren fasera 12 ikasle pasatuko dira eta estatu mailako olinpiadetara 12 horietatik 3 pasatuko dira. ZORTE ON, AIMAR!
Gehiago irakurri