JAPONIAR TAILERRA (HEDATZE)

Hona HEDATZE barruan otsailean antolatu den Japoniar Tailerrean egindako jarduerak: “SHODO” edo japoniar kaligrafia (Japoniatik ekarritako arroz-paperean, tinta bereziarekin “kanji” sinboloak margotu genituen); “ONIGIRI”ak (arroz-bolak) eta miso zopa (algekin) sukaldatu genituen; Tearen Zeremonia egin genuen: te berdea edo “MATCHA” edan eta “MOCHI”ak jan genituen; “ORIGAMI” edo parpiroflexia ikasi genuen: kurriloak egin genituen. Primeran pasatu dugu! Hona argazki…

Gehiago irakurri

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Bihar, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Zabalgana BHIko Zientzia Batzordeak emakume zientzialariak gonbidatu ditu DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin solasaldi bat izan dezaten. Aurten, NAIARA LARTITEGI (Farmazia) eta JUNCAL ALONSO (Biokimika) zientzialariak etorri dira eta primeran aritu gara elkarrekin, eskerrik asko! Mila esker ere antolatzaileei! Gora emakume zientzialariak!

Gehiago irakurri