DBH 1eko Antzerki Tailerra – “Mujercitas” antzezlanaren emanaldia.

DBH 1eko Antzerki Tailerra hautazko ikasgaian, Gaztelania eta Literaturako departamenduaren eskutik, azken hilabeteetan Louisa May Alcott-en “Mujercitas” eleberriaren antzerkirako egokitzapena landu dugu. Proiektu honetan, ikasleek testu literarioaren ulermena, eszenaratzea, ahotsa, mugimendua eta talde-lana bezalako gaitasunak garatu dituzte, eta ilusio handiz prestatu dute azken emanaldia.  Emanaldia: GAUR astelehenean, ekainaren 9an Ordua: 18:00etan Lekua: Zabalgana gizarte etxeko areto nagusian Zuen presentziak ilusio berezia egingo lieke. Eskerrik asko eta…

Gehiago irakurri