HEDATZE

Zabalganako institutuan sendo sinesten dugu Hedatze proiektuak ikasleei ekarriko dizkien onuretan.

Bizitzea egokitu zaigun gizarte aldakor honetan gure ikasleak ahalik eta prestatuen egotea da institutaren helburuetako bat. Ipar-orratz hau jomugan, Zabalgana BHIn HEDATZE bezalako ikaskuntza-irakaskuntza praktikak aberastuko dituzten proiektu berritzaileak eta eraginkorrak ezinbestekoa dira.

Uste dugu ikastetxeek irakastorduak eta irakastorduzkoak ez diren une hezitzaileak uztartzeko aukera zabaldu behar diela ikasleei, guztiek hezkuntza-arrakastaren bidea urra dezaten.

Hedatzek hezkuntza-errefortzua eskainiko die eskola-orduetatik kanpo oinarrizko edukiak eskuratzeko zailtasunak dituzten ikasleei, beren ikaskuntza bultzatuz eta arrakasta akademikorako bigarren aukera bat eskainiz. Hala, aurreko ikasturteetan gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleen edo ebaluazio arruntean irakasgairen bat gainditzen ez duten ikasleen partehartzea derrigorrezkoa izango da. Gainerako ikasleentzat, hautazkoa izango da jardueretan parte hartzea, eta familien esku geratuko da seme-alabek parte hartuko duten ala ez erabakitzea.

Hedatzek ikasleentzat oso interesgarriak izan daitezkeen tailerrak eskaini ahalko ditu (bizikleten konponketa, japoniar kaligrafia, batukada, historia eta zinema, web orrien programazioa, ikasteko teknikak, etab.), ikasleen arteko bizikidetza eta kohesioa sustatuz, bai eta institutuarekiko atxikimendua ere.

Azkenik, liburutegia arratsaldeetan irekita egongo da. Modu horretan, ikasteko edo irakurtzeko leku lasai bat behar duten ikasleak institutuko liburutegira joan ahal izango dira arratsaldeetan.

2023-24 ikasturtean izango ditugun saioak:

1.HIRUHILEKOKO SAIOAK

INDARTZE-SAIOAK Gainditu gabeko ikasgaiak berreskuratzeko 1. HIRUHILEKOA

TAILERRAK 1. HIRUHILEKOA

2.HIRUHILEKOKO SAIOAK

ARGIBIDEAK

INDARTZE-SAIOAK 2. HIRUHILEKOA: 1.hiruhilekoa gainditu ez dutenentzat.

TAILERRAK 2. HIRUHILEKOA