BATXILERGO 1. eta 2. mailako matrikularen formalizaziorako epea IREKITA dago: 2021eko ekainaren 21etik uztailaren 6ra arte Epe horretan, 2021-22 ikasturtean Batxilergo 1. maila zein 2. maila egingo duen ikasleak Zabalgana institutura gerturatu beharko dira matrikula formalizatzera.
Gehiago irakurriZabalgana institutuan berdintasunaren eta bizikidetzaren alde gaude! Hori aldarrikatzeko bideo bat prestatu dute Bizikidetza Behatokiko ikasleek, lan bikaina egin dute! Eta institutuko ikasle guztiek esaldi desberdinez dekoratu dituzte hormak! Hau bai dela ikasturteari amaiera bikaina ematea! ZORIONAK GUZTIOI eta MEREZITAKO OPORREZ GOZATU!!
Gehiago irakurriDatozen asteetan NEU BE BANABIL! ekimena garatuko dute Mendibea guraso elkarteak, Zabalgana Batuz auzo elkarteak eta ZET euskara taldeak. Institutuko gazteek hainbat dinamika egingo dituzte, auzoari buruzko hausnarketa egin eta gazteei zuzendutako espazio berriak proposatzeko, Zabalgana auzoa hobetze aldera. NEU BE BANABIL! ekimenaren aurkezpena
Gehiago irakurriZabalgana BHIko EUSKARA BATZORDEtik animatzen zaituztegu DANTZA edo TIK TOK lehiaketan parte hartzera! EPEA: maiatzaren 5etik maiatzaren 21era BANAKA edo TALDEKA har daiteke parte ABESTIA: ETS taldearen AMETSETAN abestia 0:47minututik 1:50 minutura Koreografiak MINUTU BATEKO IRAUPENA Bideoa hurrengo helbidera BIDALI: euskarabatzordea@zabalganabhi.net Hona bideo baten adibidea: LEHIAKETARAKO ADIBIDEA Anima zaitezte!
Gehiago irakurri