IRAKUR-TAILERRA MARITURRIN

DBH 1. mailako Mariturriko hainbat ikasle ohi Mariturriko HH5 eta LH1eko ikasleengana hurbildu ziren irakurketa saio bat egitera. Talde txikitan elkartu eta liburua irakurri zieten eskolako espazio ezberdinetan. Ondoren, eskolako ikasleekin gelan jolasten aritu ziren. Oso esperientzia polita izan zen guztientzat, eta asko gozatu zuten!

Gehiago irakurri

PING-PONG TXAPELKETA

Aurten mahai-tenisean eta voleyballean jokatzeko guneak estreinatu ditugu institutuko patioan. Horretaz baliatuz, Ping-Pong-eko txapelketa bat antolatu dugu DBH 1-2 ikasleentzat eta beste bat DBH 3-4 ikasleentzat. Parte hartu duten 40 ikasleen artean irabazleak izan dira Unax Ortega (3F) eta Iker Vázquez (2D). Zorionak bikote eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

Gehiago irakurri