Historia Irratian

Gure historiako irakasle den, Markel Elortza, Euskadi Irratiko Faktoria Magazine saioan historiaren inguruan arituko da udan zehar, ostegunetan hamabostean behin. Estekak: Uztailaren 13ko programa: https://eitb.eus/N_gYKeKj/ Uztailaren 27ko programa: https://eitb.eus/N_gYKeKj/ Abuztuaren 10eko programa: https://eitb.eus/N_p8Pg6Z Abuztuaren 24ko programa: https://eitb.eus/N_p8PQaX

Gehiago irakurri

UZTAILEAN ITXITA

Uztailak 21 izango da zabalik egongo garen azken eguna. Hortik aurrera zerbait behar izan ezkero jarri zaitezte kontaktuan zuzendari edo ikasketaburu email kontuekin. Irailaren 1ean berriro zabalduko ditugu ateak. Irakasleak berriz etorriko dira. Aurtengo asko eta berri batzuk ere bai. Disfrutatu uda eta bueltan ikusiko dugu elkar.

Gehiago irakurri

URTEKARIA

Ikasturtea bukatzen ari den honetan, Euskara Batzordeko kideak buru belarri ibili dira lanean. Ikasturtean zehar egindako hainbat ekintza bildu dituzte aldizkari batean, eta taldeetako argazkiak ere ikusgai jarri dizkigute bertan. URTEKARI txukuna osatu dute zalantzarik gabe! Urtekaria ondorengo loturan daukazue ikusgai: https://www.calameo.com/books/007404129db30e12d8bd6 Eskerrik asko hau guztia egiten parte hartu duzuen ikasle guztiei, batez ere kazetari…

Gehiago irakurri