STEAM

2019-2020 ikasturtean DBH2. mailako ikasleak STEAM proiektu batean parte hartuko dute.

ZER DA STEAM?

STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak. Beraien arteko harremana berez atxikita duten ezaugarria da. Beraz, nahita sorrarazi behar dira egoera jakin batzuk, irakasgai horietako kontzeptuak aldi berean eta era integratuan ikasi ahal izateko, diseinu-testuinguru praktikoan eta metodologia aktiboak gehituz; esate baterako, arazoak ebazteko metodologia (PBL /ABP).

Hezkuntza-eredu pedagogikoak 2020rako Europako esparruak ezarritako berrikuntza eta garapenerako ildo estrategikoak elkartzeko asmoari erantzuten dio, hezkuntza eta prestakuntzari dagokienez. Era berean, gure testuinguruko hezkuntza-erronka propioak hartzen ditu kontuan, eta konpetentziak eskuratzea ahalbidetzen du.

STEAM estrategiaren helburua ez da soilik diziplina askoko edukiak eramatea ikasgelara; aitzitik, zeharkako konpetentzien garapena bermatzen du, eta gauza bera gertatzen da diziplina arlokoekin ere.

Zehazki, diziplina horietako bakoitzeko edukiak ez dira modu isolatuan lantzen, baizik eta diziplinarteko esparruan, testuinguru jakin batean kokatutako ikasketa esanguratsua bermatu ahal izateko.