Kaixo! liburutegiko Instagrama daukagu! @zabalganabhi_libu Abendu amaieran hasi ginen eta pixkanaka goaz. Bertan publikazio desberdinak jartzen ditugu: maileguei buruzko informazioa (gureak, Udal liburutegiei buruz, EAE-ko sareari buruz edo eliburutegia), katalogoan ditugun liburuak, aurrera eramango ditugun ekintzak, pelikulen eta telesaien gomendioak eta instalazioei buruzko informazioa ere.Adi egon! Animatu eta jarrai gaitzazu!
Gehiago irakurriGure ikastetxean ikastera etortzeko intentzioa daukazu hurrengo ikasturtean?, gure ikastetxea ezagutzera animatzen zaitugu, ate irekien jardunaldia urtarrilaren 21ean izango da 17:30etan. Aurrematrikula otsailaren 3tik 14arte izango da. Gure insitutoa bisitatzera etorri baino lehen, bideo honen bitartez ezagutu gaitzakezu::
Gehiago irakurriGure ikasleek gaur Reziklate kontzertu zoragarriaz gozatu dute, Musikako irakasleen antolakuntzari esker! Talde lanaren eta artearen magia bizitzeko aukera paregabea izan da. Musika tresna familia guztiak ezagutzeko kontzertu pedagogikoa eskaini digu Turukutupa konpainiak (kordofonoak, aerofonoak, idiofonoak eta membranofonoak). Munduko hainbat lekutako musika ezberdinekin disfrutatzeko bidaia.
Gehiago irakurri