JOHN ANDUEZA

Apirilaren 11an Idazleak Ikastetxean programari esker JOHN ANDUEZA idazlearen bisita jaso zuten DBH 2. mailako ikasleek. Euskara ikasgaian irakurritako “San Ferminetan, Lesakan” liburuaren inguruan hitz egin eta solasaldi bikaina izan zuten. Mila esker!

Gehiago irakurri

SCIENCE BITES

Ostiralean, apirilak 8, SCIENCE BITES ekitaldia izan genuen Zabalgana Gizarte Etxean. Hitzaldira Aran GarcĂ­a-Lekue, Aitor Arnaiz eta Irene de la Cruz-PavĂ­a zientzialariak gonbidatu genituen. Gure ikasleek adimen artifizialari, nanozientziari edo hizkuntzaren prozesamenduari buruzko galderak egiteko aukera izan zuten. Motibagarria izan zen! Mila esker Zabalgana BHIko Zientzia Batzordeari horrelako hitzaldiak antolatzeagatik!

Gehiago irakurri

AIRERA GAITEZEN!

Zabalgana BHIko LIBURUTEGIAK bat egin nahi du ZABALIBURU Liburuaren Astearekin. Institutuko Liburutegiak “AIRERA GAITEZEN!” kanpaina bat martxan jarri berri du bi helbururekin: Jendeak etxean soberan dituen liburuak liburutegira eramateko animatzea Liburutegia erabiltzera animatzea   Hona “AIRERA GAITEZEN!” kanpainaren lehen kapitulua: Hona bigarren kapitulua:

Gehiago irakurri

KORRIKA 2022

Badator KORRIKA, badator…! ZABALGANA BHIko ikasle, irakasle eta langile guztiak KORRIKA eta EUSKARAren alde! Zatozte gurekin batera korrika egitera! HITZEKIN, GORA EUSKARA!! Institutuko lekukoa Garazik eta Laiak eraman dute, gora zuek! Eta gora korrika egin eta euskara zabaltzen duzuen guztiok! Korrikaren omenez, Zereginen Ikaskuntzarako Gelakoek TALO GOZOAK prestatu dituzte! Elur maluten artean dastatu ditugu!

Gehiago irakurri