Aurten mahai-tenisean eta voleyballean jokatzeko guneak estreinatu ditugu institutuko patioan. Horretaz baliatuz, Ping-Pong-eko txapelketa bat antolatu dugu DBH 1-2 ikasleentzat eta beste bat DBH 3-4 ikasleentzat. Parte hartu duten 40 ikasleen artean irabazleak izan dira Unax Ortega (3F) eta Iker Vázquez (2D). Zorionak bikote eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!
Gehiago irakurriIdazketa, ikasleek pentsatzen eta sentitzen dutenaren adierazpena izan da aurten 3. mailako literaturara hurbildu garen moduetako bat. Gure ustez, Literatura zertan datzan ulertzeko modu on bat da ikasten duena idatzi duenaren egoeran jartzea. Iraganeko literatura zerbait delako orainaren berri ematen eta ulertzen laguntzen digun neurrian. Ikasitakoa BIZITZEKO gai garen neurrian ikasten dugulako. Gaztelaniazko “Recordar” aditzak…
Gehiago irakurriInoiz ez da berandu irudimena eta adimena lantzeko. Asmo horrekin, Zabalganako BHIko Liburutegitik proposatzen dizuegu denbora pixka bat eman dezazuela ahalmen horiek indartzen (ez baitira beti behar bezala baloratzen) Dixit izeneko jolas batekin. Aste honetan zehar, institutuko ikasleak liburutegitik pasako dira partida batzuk jolastera, eta datorren astean finala jolastuko da. Bertan, 1. eta 2. zikloko…
Gehiago irakurriAzken bi asteotan Zereginen Ikaskuntzarako Gelako ikasleak DBH 1. mailako geletan sartu dira autismoaren inguruko unitate didaktikoa azaltzera. Unitatea prestatu baino lehen, Autismo Araba Elkarteko arduradunaren bisita jaso zuten ZIG gelakoek. Primeran aritu zarete, lan bikaina!
Gehiago irakurri