Ostiralean, apirilak 8, SCIENCE BITES ekitaldia izan genuen Zabalgana Gizarte Etxean. Hitzaldira Aran García-Lekue, Aitor Arnaiz eta Irene de la Cruz-Pavía zientzialariak gonbidatu genituen. Gure ikasleek adimen artifizialari, nanozientziari edo hizkuntzaren prozesamenduari buruzko galderak egiteko aukera izan zuten. Motibagarria izan zen! Mila esker Zabalgana BHIko Zientzia Batzordeari horrelako hitzaldiak antolatzeagatik!
Gehiago irakurriZabalgana BHIko LIBURUTEGIAK bat egin nahi du ZABALIBURU Liburuaren Astearekin. Institutuko Liburutegiak “AIRERA GAITEZEN!” kanpaina bat martxan jarri berri du bi helbururekin: Jendeak etxean soberan dituen liburuak liburutegira eramateko animatzea Liburutegia erabiltzera animatzea Hona “AIRERA GAITEZEN!” kanpainaren lehen kapitulua: Hona bigarren kapitulua:
Gehiago irakurriBadator KORRIKA, badator…! ZABALGANA BHIko ikasle, irakasle eta langile guztiak KORRIKA eta EUSKARAren alde! Zatozte gurekin batera korrika egitera! HITZEKIN, GORA EUSKARA!! Institutuko lekukoa Garazik eta Laiak eraman dute, gora zuek! Eta gora korrika egin eta euskara zabaltzen duzuen guztiok! Korrikaren omenez, Zereginen Ikaskuntzarako Gelakoek TALO GOZOAK prestatu dituzte! Elur maluten artean dastatu ditugu!
Gehiago irakurriZereginen Ikaskuntzarako Gelakoek IRRATI ESTUDIO BAT muntatu dute institutuan; zer nolako lan ederra, zuek bai artistak! ZIGkoek astero prestatzen dituzte irratsaioak, web-orrian entzungai daude!
Gehiago irakurri