Aurreko maiatzaren 17an LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna aldarrikatzeko, ikastetxeko patioan kolektiboaren bandera eseki genuen. Asteburuan, ordea, institutura sartu ziren eta bandera hori erre zuten. LGTBIQ+ fobia eta oro har, gorrotoa oinarri duen horrelako edozein erasoren aurrean, erantzun irmoa eman behar dugu: Gorroto diskurtso hauek ikaragarrizko kalte larriak eragiten ditzakete pertsonen bizitzetan eta ondorioz, ez dute kabidarik gure ikastetxean.…
Gehiago irakurriAzken bi asteetan Arai dantza taldea ezagutzeko aukera izan dugu. Taldekideak ezagutu ditugu eta beraien dantza ikuskizunaz gozatu dugu.
Gehiago irakurriAste honetan zehar DBH maila guztietako ikasleak irteerak izaten ari dira ikasturteari amaiera ematen joateko. DBH1-ekoak Gesaltzara joaten ari dira, DBH 2-koak Donostiako aquariumera, DBH3-koak Debara surf egitera eta DBH 4-koak Otxandioko Hontza Extreme-era. Ze ondo pasatzen ari diren!
Gehiago irakurri4. DBH-ko Adierazpen Artistikoko eta Musika Tailerreko ikasleen arteko elkarlana. Musika tailerreko ikasleek abesti ezagun honen euskarazko bertsioa egin dute eta Adierazpen artistikoko ikasleek stop motion teknikaren bitartez bideoari bizitza eman diote.
Gehiago irakurri