
ZABALGANA BHI Erasmus+ KA122 proiektu europarrean murgilduko da
Institutuak diseinatutako eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) aukeratutako ekimenak honako leloa du: “Europako hezkuntza-komunitate inklusiboago eta jasangarriago baterantz: bizikidetza sendotuz bitartekaritzaren, espazioen eraldaketaren eta parte-hartze aktiboaren bidez, ekitate handiagoa lortzeko”.
Programa hau hezkuntza-komunitate osoarentzat da, ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat. Era berean, urrats handia da hezkuntza-kalitatea etengabe hobetzeko, ikastetxea nazioartekotzeko eta ikasle guztiei aukerak eskainiko dizkien eskola ireki, inklusibo eta europarra indartzeko.

TALDEKO MUGIKORTASUN LABURRA
MATTLIDENS SKOLA, ESPOO (FINLANDIA)
ERASMUS txokoa
🎉 Erasmus Days ospatzeko, gure Erasmus Txokoa inauguratu dugu!
Hemendik aurrera, Erasmus+ programarekin lotutako informazio eta esperientzia guztiak bertan aurkituko dituzue.
2.batxiko tekno ikaslei eskerrak ematen dizkiegu margoketarekin laguntzeagatik!
🌍 Zatoz eta ezagutu gure proiektu europarrak!



ERASMUS + programako hasierako formakuntza – HUELVA
Zabalgana BHIko Erasmus arduradunak SEPIEk Huelvan antolatutako jardunaldietara joan dira KA122 martxan jartzeko.
Laster haien berri izango duzue! 




