Zabalgana BHI Gasteizko Zabalgana auzoan kokatutako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. 2016ko irailean hasi zuen bere ibilbidea, eta ordutik etengabe hazi eta garatu da, auzoarekin eta hezkuntza-komunitatearekin batera.

Gure hezkuntza-proiektuaren oinarrian ikasleen garapen integrala, kalitatezko hezkuntza publikoa eta hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzea daude.

Zabalgana BHI honako ezaugarri hauek dituen ikastetxea da:

  1. Euskalduna, euskara ikaskuntzaren eta komunikazioaren ardatz izanik.
  2. Parte-hartzailea, demokratikoa eta plurala, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa sustatzen duena.
  3. Akonfesionala eta irekia, pertsona guztien askatasuna eta aniztasuna errespetatzen dituena.
  4. Inguruan errotua, Zabalgana auzoarekin eta inguruko eragileekin elkarlanean aritzen dena.
  5. Inklusiboa, ikasleen aniztasunari erantzun egokia emateko konpromisoa duena.
  6. Hezkidetzailea, berdintasuna, errespetua eta diskriminaziorik gabeko bizikidetza sustatzen dituena.

Zuzendaritza taldea:

  • ZUZENDARIA: Yolanda Sáez de Ibarra
  • ZUZENDARIONDOKOA: Ane Urkiola
  • IKASKETABURUA: Sergio Olivera
  • IKASKETABURUONDOKOA: Ainhoa Amasorrain
  • IDAZKARIA: Aritz Taberna