HEZKUNTZA SENDOTZEA

Gure Hezkuntza Sistemak hezkuntza-inklusiboaren bidea erabili behar du kalitatezko heziketa emateko. Eremu horretan gure helburuak honako hauek izango dira:

  • Hezkuntza-berdintasuna bermatzea, aniztasunari erantzuna emanez. Hori dela eta, aniztasunari arreta berezia eskaintzen dion HBSP programa martxan jarri da: eskolan atzerapen handia duten eta eskolara egokitzeko arazoak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko, berdintasuna bermatuz.
  • Ikasleen garapen pertsonala eta eskola-arrakasta lortzea. Ikasleen hasierako egoera larria izanda ere ahalbideratzea hezkuntza erreglatuan jarraitzea eta institutuan DBHko oinarrizko titulua lortzea.
  • Eskola-arrakastarekin batera, ikasleen integrazioa lortzea. Horretarako, alde batetik, HBSPko ikasleei arreta berezia eta pertsonalizatua emango zaie euren erreferentziazko taldearen barruan, eta aniztasunaren tratamendua ahalbidetzen dituzten antolamendu eta metodologia-aldaketak egingo dira gelan (proiektuak, talde kooperatiboak…); bestalde, ikastetxeak izango dituen integraziorako beste baliabideak ere HBSP programako ikasleei eskainiko zaie (BIDELAGUNA programa).
  • DBH 1. mailako gutxieneko edukiak bereganatzea. Horretarako, metodologia inklusiboa erabiliz, funtzionalak eta eguneroko bizimoduarekin ahalik eta loturarik handiena duten edukiak landuko dira, teknologia berriak erabiliz, eta ikasleentzat motibagarriak izan daitezkeen irteera pedagogikoak eta proiektuak eginez.
  • HBSP programan familien inplikazioa bultzatzea. Horretarako, familia eta eskolaren arteko etengabeko harremana bermatuko da, eskolarekin batera familiek haien seme-alabak animatu, motibatu, eta jarraitu egingo dituzte.